XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik ez da gramatikala perpaus hau?.

Argi dago.

Hiztegian, etorri aditzak, besteak beste, honakotasun hau izango du: [-IS-], hau da, ezin daiteke IS objetoa agertzen den perpaus batean horrelako aditzik ager.

Etorri, hortaz, ez dagokion testuinguru batean txertatu nahi izan dugu eta horra hor gure errua.

Horregatik da perpaus hori ez-gramatikala.

Eta zer esan honako perpaus honetaz?: (29) Esneak katua edan du.

Hemen ere antzeko zerbait gertatzen zaigu.

Edan, aditzak sujeto biziduna eskatzen du.

Edan-ek honakotasunak izango ditu: [+A], [+IS-], [+IS [+ biziduna]IS...-].

Hots, sujetoak [+ biziduna] marka daramanean bakarrik da zilegi edan aditza txertatzea.

Baina kasu honetan esne agertzen denez sujeto gisa, eta esne-k, besteak beste, [- biziduna] tasuna duenez, horra agerian perpaus horren ez-gramatikaltasuna.

Hori sujetoari gagozkiolarik, baina objetoari gagozkiolarik ere antzeko zerbait gertatzen da.

Izan ere, katua agertzen zaigu objeto gisa.

Objeto hau ez da likidoa, ezin edan, beraz.

Hortaz, laburtzeko, subkategorizapena kategoriak subkategorietan analizatzea da.

Eta hitz horiek tasun sortak balira bezala hartu ditugu.

Tasun horiek hiru motatakoak dira, hortaz: a) Berezko tasunak.

b) Testuinguruari atxikiak: 1.- Subkategorizapen hertsizko tasunak.

2.- Subkategorizapen aukeratzailezkoak.

Hitz egokia txertatu ahal izateko, hiztegian hitz horrek dituen tasunak eta zuhaitzean SK-ak dituenak ados etorri behar dute.

Esan beharrik ez dago era honetako hiztegirik oraindik ez dagoela, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan.

Baina, gero agertuko diren zenbait arazo hobeto ulertu ahal izateko, egoki iruditu zait subkategorizapenaren arazo honetaz zerbait esatea.

Beraz, perpausa osatzen duten elementuak hitzak gabe morfemak direla esango dugu.

Baina morfema horiek tasun sorta bat bailiran kontsideratzen ditugu.

Morfema horiek nola elkartu sintaxiak esaten digu.

Gu geure ahalegin honetan azken arlo honi lotuko gatzaizkio.

Laburtzeko, beraz, gramatika mekanismo bat bezala da.

Perpausak sortzeko mekanismo bat dela esan liteke.

Erregela batzuren bidez, perpausak sortzen ditu.

Bi eratako erregelak ditugu: berridazketa erregelak eta transformazio erregelak.

Berridazketa erregelen bidez zenbait kate sortzen dugu.

Gero, kate hauek aldatu egiten ditugu.